XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OARKERA BI On Kanpion'ek dionaz Euskal-Esnalean

Izan diteke, isilik dauden Euskal-Zale jakintsuen artean, bat baño geiago min piska bat artu duanik irakurtean On Kanpion'ek diona A. S. Mendiburuz, Euskal-Esnalearen 5en zenbakian.

Esaten du alabañan ez dala jarraitu.

Euskerak dituan arau edo erreglai; artu duala adizkia artzallearentzat, (el paciente por el recipiente).

Eta, egia diola erakusteko, jartzen ditu irur gertari edo exemplo; bañon, begiratu, izen au bera dakarlarik irur gertarietan.

Argatik iruditzen ba, niri, itz oek egin diotela baten bati imurtzi txiki bat; ez baita beste liburugille guzien buru-buruan, Mendiburu ipiñiko ez duan Guipuzkoar argiturik, Euskaldun Zizeron dala esango ez duanik.

Nengoala bada ezin igarriaz nola Mendiburu batek egin zezakean orrelako utsa, oartu naiz, Lapurdi guzian eta Bajo-Nabarra'ko erri batzuetan, jendea orrelaxen mintzo dala; ez dala eskualde aetan besterik esaten, ezpada: begira gauz oni, begira gizon aei.

Ordu berean gogoak egin dit menturaz Oyarzun'en ere Lapurdin bezela itz egiten duela, izen au, begiratzea esan bear duenean.

Ona bada jakindu dedana: Ala Oyarzun'en nola Donostia'n, ala Araua'n nola Ataune'n begiratzen diela gizonei eta gauzai.

¿Zer da beraz Mendiburu'k egin duana? Eskribitu ark Oyarzun'go jendeak itz egiten duan bezela.

Demagun Bidasoa'z onunzkoak artua duela orrelako itzegitea Españako erdaratik, ¿bañon zeñi gogoratuko zaio Bidasoaz arunzkoak ere alaxen deuela?.

Ez, gauza jakiña, aek ez due ajolarik Españako erdaraz.